h1

27. EKARPENA

urtarrila 11, 2010

Materian ikusitako kontzeptuak eta konpetentziak bereganatzeko atxikita dagoen ariketa egin dugu.

Honekin amaitutzat eman dezakegu informazio-konpetentziak materiako blog erabilgarri hau.

Azkenik, konpetentziena, gustura landu dudan ikasgaia izan dela aipatu nahi nuke.

h1

26. EKARPENA

urtarrila 9, 2010

Azkenaurreko ekarpen honen helburua ikasgai honetako ordu presentzialekin amaitzea da. Honetarako  feed-back fitxa bat bete dugu.

h1

25. EKARPENA

urtarrila 9, 2010

Gaurko ekarpenean RSS jarioak aztertu ditugu behean dagoen bideoaren laguntzaz.

Informazioa kontsumitzeko modu berri bat aztertu dugu: RSS jarioa. Gustoko ditugun webguneen berri izateko oso baliogarria da.

Zer da RSS jarioa?

Interneten dagoen informazioa banatzeko edo biltzeko modu bat da. E-postaz  zerbaitetara harpidetzen zara (blogetara) bertatik dauden berrikuntza edo aldaketetaz ohartzeko. Bertatik mezuak jaotzen dituzu eta eguneratzen zara. Nahi duzunaz nformatzeko modu berria da. Informazioa “zure etxean” jasotzen duzu; ez duzu “besteen etxeetara” jo behar (METAFORA). Informazioa guregana etortzen da gu haren bila joan beharrean.

Denbora aurrezteko tresna bat da: bai informazioa jasotzerako orduan baita bidaltzerakoan ere.

h1

24. EKARPENA

urtarrila 9, 2010

HEMEROTEKAK AZTERTZEN

Gaurko klasean Berria, Gara, El País, EiTB eta RTVE ren webguneen hemerotekak eta artxiboak aztertu ditugu. Klik egin hemen ekarpena ikusteko.

h1

23. EKARPENA

urtarrila 9, 2010

Ekarpen honen helburua albisteak kudeatzeko Google News tresna ezagutzea eta erabiltzen ikastea izan da. Hauxe da klasean erabili dugun galdetegia.

h1

22. EKARPENA

urtarrila 9, 2010

MCU-ren ariketaren bitartez gaztelerazko filmen  inguruko datu-baseetan murgildu gara. Hauetaz baliatu gara informazioa hautatzen ikasteko.

h1

21. EKARPENA

urtarrila 9, 2010

IMDB, Rottentomatoes eta Allmovie filmen datu baseak ikusi ditugu eta taula honetaz baliatu gara hauen funtzionamendua aztetzeko.

h1

20. EKARPENA

abendua 2, 2009

Peio eta biok zinema eta filmen inguruko informazioa era profesionalean nola lortu ikasi dugu.

Horretarako hainbat webguneetan murgildu gara eta ariketarik entretenegarrienetakoa izan dela esango nuke. Mindomon aurkituko duzue ariketa jorratzeko erabili dugun mapa kontzeptuala, linkez beteta.

h1

19. EKARPENA

abendua 2, 2009

IDMB datu-basean murgildu gara gaurkoan, filmen eta zinemaren inguruan dagoen informazio iturri galantan. Hona hemen jorratutako ariketa.

h1

18. EKARPENA

azaroa 30, 2009

Ekarpen honen helburua sarbide irekia duten irudi-bankuak aztertzea da. Hautatu ditudanak Gigapan eta Picfinder dira;  eskaintzen duten kalitateagatik egin dut hautaketa.

Gigapan sarbidea Carnegie Mellon Unibersitatea, NASA eta Googleen proiektu kolaboratiboaren emaitza da.

Sarbide honen berezitasunak, eskegita dauden irudi panoramikoak eta hauek duten kalitatea dira. Kamera berezi batzuekin ateratako argazkien baturaz eginda daude. Kameren prezioa 379$ eta 449$ bitartekoa izaten da, eta zelan funtzioatzen duten ikusteko hemen uzten dizuet bideo bat :

Argazkietako detaileak gardentasunez ikusi daitezke eta irudiak handituz zoazen heinean sortzen den gertutasun efektua harritzekoa da.

Kontran, bilaketa aurreratuak egiteko posibilitaterik  ez dago. Hala ere, bilatzaile arruntarekin moldatzea lortuz gero (Panoramikoak-68; Snapshots-335; Map view-38 besterik ez daudelako), jasotzen diren emaitzek pena merezi dute. Adibide bezala Obama hitza bilatzaile arruntan idatzi dudanean aurkitutako URLa utziko dizuet (ezin baitira Gigapaneko argazkiak blogetan uztartu):
http://www.gigapan.org/gigapans/15374/
 Argazkiak igotzeko baimena edonork dauka, baita komentarioak egiteko ere. Gehien gustatu zaidana, argazkien kalitatea eta sortzen duen “murgiltzearen” efektua izan da. Gutxiena? Dokumentu gutxi batzuk besterik ez daudela eskuragarri. Gustatuko litzaidake Gasteiz hiriaren argazki panoramiko bat izatea. Agian…Buesa Arenaren aurkezpen bat egiteko erabiliko nuke: Baskoniaren partidu baten zaleekin eta jokalariekin, sabaitik eginiko argaki bat egitea ondo legoke.
  • Zein da webgunearen jabea?
  • Ze material edo dokumentu mota bilatu daiteke?
  • Ze lizentzia motekin lan egiten dute?
  • Bilaketa aurreratuan ze aukera eskaintzen ditu?
  • Egin bilaketa erreal bat eta azaldu nola egin duzun eta baita izan dituzun emaitzak.
  • Zer da gehien gustatu zaizuna eta gutxien gustatu zaizuna?
  • Zertarako balioko lizuke zuri? Zein egoeratan?