Archive for 2009(e)ko azaroa

h1

18. EKARPENA

azaroa 30, 2009

Ekarpen honen helburua sarbide irekia duten irudi-bankuak aztertzea da. Hautatu ditudanak Gigapan eta Picfinder dira;  eskaintzen duten kalitateagatik egin dut hautaketa.

Gigapan sarbidea Carnegie Mellon Unibersitatea, NASA eta Googleen proiektu kolaboratiboaren emaitza da.

Sarbide honen berezitasunak, eskegita dauden irudi panoramikoak eta hauek duten kalitatea dira. Kamera berezi batzuekin ateratako argazkien baturaz eginda daude. Kameren prezioa 379$ eta 449$ bitartekoa izaten da, eta zelan funtzioatzen duten ikusteko hemen uzten dizuet bideo bat :

Argazkietako detaileak gardentasunez ikusi daitezke eta irudiak handituz zoazen heinean sortzen den gertutasun efektua harritzekoa da.

Kontran, bilaketa aurreratuak egiteko posibilitaterik  ez dago. Hala ere, bilatzaile arruntarekin moldatzea lortuz gero (Panoramikoak-68; Snapshots-335; Map view-38 besterik ez daudelako), jasotzen diren emaitzek pena merezi dute. Adibide bezala Obama hitza bilatzaile arruntan idatzi dudanean aurkitutako URLa utziko dizuet (ezin baitira Gigapaneko argazkiak blogetan uztartu):
http://www.gigapan.org/gigapans/15374/
 Argazkiak igotzeko baimena edonork dauka, baita komentarioak egiteko ere. Gehien gustatu zaidana, argazkien kalitatea eta sortzen duen “murgiltzearen” efektua izan da. Gutxiena? Dokumentu gutxi batzuk besterik ez daudela eskuragarri. Gustatuko litzaidake Gasteiz hiriaren argazki panoramiko bat izatea. Agian…Buesa Arenaren aurkezpen bat egiteko erabiliko nuke: Baskoniaren partidu baten zaleekin eta jokalariekin, sabaitik eginiko argaki bat egitea ondo legoke.
  • Zein da webgunearen jabea?
  • Ze material edo dokumentu mota bilatu daiteke?
  • Ze lizentzia motekin lan egiten dute?
  • Bilaketa aurreratuan ze aukera eskaintzen ditu?
  • Egin bilaketa erreal bat eta azaldu nola egin duzun eta baita izan dituzun emaitzak.
  • Zer da gehien gustatu zaizuna eta gutxien gustatu zaizuna?
  • Zertarako balioko lizuke zuri? Zein egoeratan?
h1

17. EKARPENA

azaroa 25, 2009

Ekarpen honen helburua sarbide-irekiko irudi-banku esanguratsuenak ezagutzea, eta euren bilaketan trebatzea izan da.

Ariketa egiteko Flickr eta Everystockphoto webguneetan sartu eta bilaketak egin ditugu. Betetako galdetegia hemen daukazue.

h1

16. EKARPENA

azaroa 25, 2009

Ekarpen honen helburua Creative Commons lizentziak ezagutzea, irudiekin duten erabilera aztertzea, eta CC lizentzia bat sortzea izan da bideo batzuk ikusi ondoren.

Hona hemen gaia jorratzeko egin dugun ariketa.

h1

15. EKARPENA

azaroa 23, 2009

Ekarpenaren helburua Stock eta Microstock motatako irudi-banku esanguratsuenak ezagutzea eta beren bilaketa aurreratuetan trebatzea izan da.

Horretarako Corbis, AGE Fotostock, eta Getty  Images webguneetan bilatu dugu informazioa.

Hona hemen ariketa.

h1

14. EKARPENA

azaroa 16, 2009

Arrate eta biok irudien bilaketen inguruan hausnarketa egin dugu. Galdetegi batez baliatu gara eta honen emaitzak Issuu-n eskegi ditugu.

h1

13. EKARPENA

azaroa 4, 2009

Ekarpen honen helburua artikuluak hiru webgune ezberdinetn bilatzea izan da. Webguneen izenak, Dialnet, Scirus eta Scholarpedia dira eta hauetan murgildu gara ariketa praktikoak egiteko. Behean ikusi daiteke ariketa jorratzeko erabili dugun taularen zati bat.

 

Dialnet Scirus GoogleScholar
h1

12. EKARPENA

azaroa 4, 2009

Liburuak bilatzerako orduan nora jo eta zelan bilatu informazioa jorratu dugu gaurko klasean. Horretarako galdetegi batez baliatu gara.