Archive for 2010(e)ko urtarrila

h1

27. EKARPENA

urtarrila 11, 2010

Materian ikusitako kontzeptuak eta konpetentziak bereganatzeko atxikita dagoen ariketa egin dugu.

Honekin amaitutzat eman dezakegu informazio-konpetentziak materiako blog erabilgarri hau.

Azkenik, konpetentziena, gustura landu dudan ikasgaia izan dela aipatu nahi nuke.

h1

26. EKARPENA

urtarrila 9, 2010

Azkenaurreko ekarpen honen helburua ikasgai honetako ordu presentzialekin amaitzea da. Honetarako  feed-back fitxa bat bete dugu.

h1

25. EKARPENA

urtarrila 9, 2010

Gaurko ekarpenean RSS jarioak aztertu ditugu behean dagoen bideoaren laguntzaz.

Informazioa kontsumitzeko modu berri bat aztertu dugu: RSS jarioa. Gustoko ditugun webguneen berri izateko oso baliogarria da.

Zer da RSS jarioa?

Interneten dagoen informazioa banatzeko edo biltzeko modu bat da. E-postaz  zerbaitetara harpidetzen zara (blogetara) bertatik dauden berrikuntza edo aldaketetaz ohartzeko. Bertatik mezuak jaotzen dituzu eta eguneratzen zara. Nahi duzunaz nformatzeko modu berria da. Informazioa “zure etxean” jasotzen duzu; ez duzu “besteen etxeetara” jo behar (METAFORA). Informazioa guregana etortzen da gu haren bila joan beharrean.

Denbora aurrezteko tresna bat da: bai informazioa jasotzerako orduan baita bidaltzerakoan ere.

h1

24. EKARPENA

urtarrila 9, 2010

HEMEROTEKAK AZTERTZEN

Gaurko klasean Berria, Gara, El País, EiTB eta RTVE ren webguneen hemerotekak eta artxiboak aztertu ditugu. Klik egin hemen ekarpena ikusteko.

h1

23. EKARPENA

urtarrila 9, 2010

Ekarpen honen helburua albisteak kudeatzeko Google News tresna ezagutzea eta erabiltzen ikastea izan da. Hauxe da klasean erabili dugun galdetegia.

h1

22. EKARPENA

urtarrila 9, 2010

MCU-ren ariketaren bitartez gaztelerazko filmen  inguruko datu-baseetan murgildu gara. Hauetaz baliatu gara informazioa hautatzen ikasteko.

h1

21. EKARPENA

urtarrila 9, 2010

IMDB, Rottentomatoes eta Allmovie filmen datu baseak ikusi ditugu eta taula honetaz baliatu gara hauen funtzionamendua aztetzeko.